Español
Loading...
Sarrera 2017-11-28T15:58:18+00:00

Enpresa-jardueran bikaina izatea nahitaezkoa da, baina hori hala dela erakustea ere bai!
Kipula batean bezalaxe enpresaren kanpoko geruza bakarrik erakusten dugu askotan, produktua. Non uzten ditugu enpresa osatzen duten gainontzeko departamentuak? Non uzten ditugu produkzio, kalitate, bulego teknikoa, sukaldea, I+G+b, komertzial bulegoa edo eta marketing bulegoa? gutxiago erakusten diren geruzak dira, baina era berean behar-beharrezkoak azken produktua sortzerakoan. Ordea, geruza hauek erakusten ditugunean, askoz ere hobeto saltzen dugu gure enpresa eta beraz produktua.
Enpresei egiten diegun bisitaldietan hainbat aldiz entzun dugu enpresarien hitzetan “Bezeroa hona etorriko balitz, nola lan egiten dugun ikusiko balu, kontratatuko gintuzke”. Noski, gaur egun den-dena ezta produktua, bezeroak nork garen jakin nahi du, nola lan egiten dugun… Gure produktua erakutsiaz, instalazioak, eta gure jendea, konfidantza da erakusten duguna. Saltzeko gaur egun ezinbestekoa den konfidantza.
Nola lan egiten dugun erakusteak, lehengaiak, lan prozedurak, teknologia eta alde gizatiarra erakusteak bezeroaren aurrean kalitate altuagoko aukera bat bezala aurkezteko aukera ematen digu.

Zerbitzuak