Español

MasterChef eta Aguinamarreko taldearekin erreportaia

Negu honetan egindako publizitaterako lanetako bat Aguinamar enpresak dituen 4. eta 5. gamako produktuei argazkiak ateratzearena izan zen, Adunan (Gipuzkoa). Bideo txikien bitartez erakusten dituzten platerekin Aginamarrek beraien produktuak plus batez janzten ditu, chef baten moduan sentitu arazten gaituztelako, gure etxean bertan haiek proposatutako errezeten bitartez guk geuk prestatutako jakiaez gozatu bait ditzakegu.

Amaitutako platerak eta gonbidatuari argazkiak ateratzearena izan zen gure lana kasu honetan. Horretarako bideo grabaziorako erabili zuten argiaz baliatu ginen, gure flashak gehituta, figura nagusiari garrantzia eman nahi geniolako kasu askotan.

Erreportaiaren egun berean editatu eta entregatu genizkion argazkiak bezeroari, sare sozialetan zabaltzeko prest lehen bait lehen!

Nola grabatu zen Aguinamarrentzat bideoa?

Sektoreko hainbat profesional bildu zen Aguinamarrentzat bideoa grabatzerakoan: zuzendaritzan @ikeroker, produkzioan @laproducer eta @maitearbizu, pelukeria eta makillaia @karmen_campo, atrezzo-estilismoan @calmadastudio, home economist @paocerchiara, grabazio/edizioa @quartan_ camaras eta @mediavoxstudio, eta argazkilaritzan gu, @kipulastudio.

Gonbidatu bereziak ere izan genituen, @jorgemchef5 Masterchef lehiaketaren 5. edizioko irabazlea, eta bere bikotekidea, MasterChef edizio berdineko partehartzailea @mirimchef5.

Beraz, gure etxean ez dugu iada bakalaoa jaten, konfitatutako bakalaoa baizik, ez dugu langostinorik jaten, langostino fajitak guakamolearekin baizik,…

Ez jakinminez geratu, eta jarrai itzazu @aguinamar_es kontuan ¡La mar de bueno, la mar de fácil!

Hemen dituzue erreportaiko eta making off-eko hainbat argazki.

On egin!!

2018-05-16T22:08:28+02:00