Español

Euskadiko Elikaduraren Clusterra

Aurreko maiatzaren 17an Getariako Balenciaga Museoan ospatu zen Euskadiko Elikaduraren Clusterra. Nire aurreko lan-etapan, Ameztoi Anaiak S.L.U enpresatik, beti animatzen gintuen bertako Gerentea den Iñigo Ameztoik halako bilera eta elkarguneetan parte hartzera. Oroitzapen oso onak ditut bilera haietaz, eta baita ere halakoetan aurkitu daitezken pertsonetaz, beti ateratzen baita zerbait positiboa. Halako bilerek betiko lan-ingurutik ateratzera bultzatzen zaituzte, enpresa berriak eta pertsona berriak ezagutu… Aldizkako bilerak departamentuka antolatu, produkzio, marketing, kalitate… eta arazo “berdinei” elkarrekin egin aurre, bakoitzak bere esperientziatik eta ikuspuntutik, soluzio desberdinak ikustera bultzatuaz eta ideia berriak landuz. Dudarik gabe elkargune eta bilera aberatsak dira!

Aspaldiko lagunekin elkartzearen edertasuna

Ander eta nik Kipula Studio sortu genuenetik beti izan dugu garbi elikagaigintzako sektorea gustatzen zaigula. Alde batetik pintxo, plater sukaldatuak eta bodegoien argazkiak ateratzera ohitua dago Ander, eta horri nere esperientzia gehitu geniezaioke, 8 urte egin baititut elikagaien industrian, eta enpresa barneko beharrak eta arazoak oso ondo ulertu baititzaket. Clusterraren oroitzapen ederrak eta nire esperientzia kontutan hartuta bertakoak agurtzera gerturatzea pentsatu genuen. Aspaldiko lagunak agurtu, Miriam, Jon Ander, Ignacio, Ander… eta nire lankide ohiak noski, Iñigo, Alberto, Álvaro, Joxe, Carlos… eta nola ez, argazki kamerak eta flashak eraman genituen! Egia esan argazki gutxi atera eta asko janda atera ginen handik, baina egia da Euskal Herrian elikadura enpresa ederrak ditugula, eta noski, haien produktuak paregabeak dastatzeari ezin utzi.

Zorionak Euskadiko Elikaduraren Clusterra aurrera daramazuenoi eta elkarte hau osatzen duzuen enpresa guztioi, lurralde hau hobetzea lortzen duzuelako denon artean.

Hemen Clusterrean izan zinetenentzako prestatu ditugun argazki batzuk aurkituko dituzue:

Argazkiak deskargatu

2018-05-28T11:47:28+02:00