Itsasoko apar, esne-bidea, behelaino eta putzuzulo artean ezagutu ginen. Horrela begiratuta maitasun istorio bat dirudi, baina laguntasuna izan zen sortu zena, argazkilaritza begiratzeko modu berdin batek lotuta. “Argazkilaritzarekin bizi gara” eta ez “argazkilaritzatik”, garbi daukagu. Argazkilaritza lana izateaz gain eguneroko bizitzarako laguna ere badelako guretzat. Gure denbora librean ere argazkiak ateratzen ditugu, eta uneoroko formakuntzan eta esperimentazioan darraigu, gelditu gabe. Bizitzeko eta arnasteko modu bat da argazkilaritza guretzat. Gure irudiekin emozionatu, eta barnean denok daukagun mekanismo ederra, egunero aurrera eginarazten digun hori, poz-pozik funtzionatzen jarrai dezan.

Gorka Lasa
(Zarautz, 1.972)

Ander Morea
(Zarautz, 1.978)
Marketin ikasi nuen laurogehitahamargarren hamarkadan digitalizazioaren aurretik eta beraz, komunikazio 2.0an eguneratu nintzen etorkizunera begira. Baina etzen nire bokazioa. Beti gustatu izan baitzait psikologia aplikatua, beharrak ikusi eta irtenbidea aurkitzearen hausnarrean bizitzea. Gogo horrek ikus-entzunezko eta argazkilaritzaren eremura bultzatu ninduen, komunikazio beharrak irudiarekin ebazteko gogoz. Pasioa eta bokazioa bateratu ditut beraz irudiak eta bideoak sortzean.
“Pasioz lan egiteak jartzen du perfekzioa” Aristóteles.